“Ingurunea nolakoa, neurogarapena halakoa”: burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren (BDNF) eragina fetu garaitik nerabezaro arte
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Publicado
24-10-2024
Maialen Paniego
Aitziber Azurmendi
Nerea Lertxundi
Resumen
Neurogarapena, haurdunaldiko enbrioi garaitik hasi eta nerabezaro arte luzatzen den aldaketa sekuentzia ordenatu, dinamiko eta egokitzaile bat bezala definitzen da. Denboraldi honetan zehar, garun garapenaren bilakaera, faktore genetikoen eta inguruneko eragin eta esperientzien arteko elkarrekintzan gauzatzen da. Badirudi, haurdunaldia eta haurtzaroa bezalako etapa kritikoetan gertaturiko esperientziek, garunaren egitura eta funtzioa eraldatu dezaketela mekanismo epigenetikoen bidez, eta ondorioz, nahasmenduen zaurgarritasunean inpaktua izango dutela. Inguruneko faktoreekiko sentikorra den eta gainera neurogarapenean funtsezko funtzioa betetzen duen neurotrofiko bat, burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoa (BDNF; brain-derived neurotrophic factor) da. BDNF maila egokiak neurogarapena behar bezala gauzatu dadin beharrezkoak direnez gero, eman daitezkeen aldaketek, garun-gune batzuen ezohiko funtzionamendua sorrarazi dezakete, nahasmendu neuropsikiatrikoen zaurgarritasuna handituz. Lan honek beraz, neurogarapenean eragina duten haurdunaldiko, haurtzaroko eta nerabezaroko faktore ezberdinak identifikatzea eta BDNF-ak inguruneko faktoreen eta neurogarapenaren arteko harremanean duen zeregina azaltzea du helburu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Sección
Artículos
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.
(C) UPV/EHU Press
CC-BY-NC-SA