Medikuntza birsortzaileari lotutako kornea birsortzeko konponbideak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-09-30
Cristina Romo-Valera Maddalen Rodriguez-Astigarraga Jon Arluzea Noelia Andollo

Laburpena

Giza kornea begiaren kanpoaldean aurkitzen den ehuna da, eta gardentasuna, abaskulartasuna eta egitura espezifikoa ditu ezaugarri. Osaera eta funtzio ezberdinak dituzten bost geruzaz osatuta dago, eta modu koordinatuan jarduten dute ikusmena bermatu eta kanpoaldeko erasoen aurrean begia babesteko. Kornea kanpoko mehatxuetatik babesteko eta argia transmititu eta errefraktatzeko funtsezkoa denez, ehun horretan jasandako edozein kaltek ikusmen-zorroztasuna kaltetzen du. Gaur egun, korneako transplantea kornea-itsutasunaren tratamendu nagusi gisa ezarrita dago; hala ere, kornea-emaileen urritasunak paziente asko kornea-transplanteak egiteko aukerarik gabe uzten ditu. Egoera horrek hainbat kornea-ordezkoren garapena sustatu du. Azken hamarkadan hidrogel berrien garapen eta optimizazioan egindako aurrerapenek kornea modu partzialean edo bere osotasunean ordezteko konponbide berriak garatzea ekarri dute. Hidrogel-materialak erraz molda daitezke, eta horrek aurrerapen handiak ekarri ditu in vitro ikerketarako eta klinikarako kornea-ehuna ordezteko alternatiba eraginkorretan. Hala, lan honetan, hainbat lesio kornealetarako praktika klinikoan ohikoak diren hidrogel-materialen aplikazioa laburbiltzen dugu.

Abstract 184 | PDF Downloads 113

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Medikuntza birsortzailea, Hidrogelak, Kornea, Korneako zauriak

Atala
Ale Arrunta