Medikuntza birsortzaileari lotutako kornea birsortzeko konponbideak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 30-09-2024
Cristina Romo Valera Maddalen Rodriguez Astigarraga Jon Arluzea Noelia Andollo

Resumen

Giza kornea begiaren kanpoaldean aurkitzen den ehuna da eta gardentasuna, abaskulartasuna eta egitura espezifiko bat izatea ditu ezaugarri. Osaera eta funtzio ezberdina betetzen duten bost geruzaz osatuta dago eta modu koordinatuan jarduten dute ikusmena bermatu eta kanpoaldeko erasoen aurrean begia babesteko. Kornea kanpoko mehatxuetatik babesteko eta argia transmititu eta errefraktatzeko funtsezkoa denez, ehun honetan jasandako edozein kaltek ikusmen-zorroztasuna kaltetzen du.
Gaur egun, korneako transplantea kornea-itsutasunaren tratamendu nagusi gisa ezarrita dago; hala ere, kornea-emaileen urritasunak, paziente asko kornea-transplanteak egiteko aukerarik gabe uzten ditu. Egoera horrek hainbat kornea-ordezkoren garapena sustatu du. Azken hamarkadan hidrogel berrien garapen eta optimizazioan egindako aurrerapenek, kornea modu partzialean edo bere osotasunean ordezteko konponbide berriak garatzea ekarri dute. Hidrogel-materialak erraz molda daitezke, eta horrek aurrerapen handiak ekarri ditu in vitro ikerketa eta klinikarako kornea-ehuna ordezteko alternatiba eraginkorretan. Hala, lan honetan praktika klinikoan ohikoak diren hainbat lesio kornealetarako hidrogel-materialen aplikazioa laburbiltzen dugu.

Abstract 25 | PDF (Euskara) Downloads 10

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos