Migrainaren tratamendu profilaktikorako farmakoen eraginkortasunaren azterketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Migraina ohiko zefalea primarioa da. Oro har, migraina akutua eta kronikoa bereiz ditzakegu, baina ezohiko beste migraina batzuk ere badaude. Migrainaren profilaxirako tratamendu desberdinak ditugu eskura, baina migraina motaren araberako erabilera ez dago errotuta. Horregatik, lan honen helburua izan da migrainaren tratamendu profilaktikorako erabiltzen diren farmakoen eraginkor-tasuna ikertzea. Horretarako, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin zen datu-base desberdinak erabiliz. Gainera, emaitzak Euskal Osasun Sistema Publikoan erabiltzen diren tratamenduekin alderatu ziren. Ikerlanaren arabera, migraina akutua prebenitzeko, CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak eraginkorrak izan ziren migrainaren maiztasuna, intentsitatea eta krisialdien iraupena (aldagai primarioak) txikitzeko bildutako saio kliniko urrietan. Migraina kronikoaren prebentziorako, aipaturiko sustantzia berdinek ere aldagai primarioak jaitsi zituzten. Horietaz gain, topiramatoa eta probiotikoak ere aztertutako aldagaietan eraginkorrak zirela ikusi zen. Auradun zein aura gabeko migraina akutuaren prebentziorako, berriz, amitriptilina izan zen aztertutako aldagai nagusiak hobetzeko eraginkortasuna aurkeztu zuen farmako bakarra. Beste farmako batzuk, besteak beste anti CGRP, atogepant eta nadolol, aldagai zehatz batzuetarako edo bigarren mailako aldagaietarako soilik izan ziren eraginkorrak migraina mota desberdinetan. Gainera, Bizkaiko ESI batzuetako lehen mailako kontsultetan zein neurologiako zerbitzu espezializatuetan, migrainen prebentziorako estandarizatutako protokolorik ez dagoela ikusi dugu eta zentro bakoitzak bere gida erabiltzen du. Gida horietan aipatzen diren farmako askok (amitriptilina, topiramatoa, antiCGRP), baina ez guztiek, bat egiten dute gure berrikusketa sistematikoan lortutako eraginkortasun-emaitzekin. Ikerlan honen arabera eta erabilitako prozedura sistematikoarekin, farmako bakoitzarekin bildutako ebidentzien kopurua oso txikia izan da. Beraz, beharrezkoa litzateke migrainaren prebentziorako farmakoen eraginkortasunaren inguruko ebidentzia gehiago argitaratzea eta ondoren migraina motaren araberako gidalerro bateratua ezartzea Euskal Osasun Sistema Publikoan.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Migraina, profilaxia; eraginkortasuna; berrikusketa sistematikoa, tratamendu farmakologikoa.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
http://orcid.org/0000-0002-1990-0493