Migrainaren tratamendu profilaktikorako farmakoen eraginkortasunaren azterketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Migraina ohiko zefalea primarioa da. Oro har, migraina akutua eta kroniko bereiz ditzakegu baina ez ohiko beste migrainak ere badaude Migrainaren profilaxirako tratamendu desberdinak ditugu eskura, baina migraina motaren araberako erabilera ez dago errotuta. Horregatik, lan honen helburua migrainaren tratamendu profilaktikorako erabiltzen diren farmakoen eraginkortasuna ikertzea izan zen. Horretarako, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin zen datu base desberdinak erabiliz. Ikerlanaren arabera, migraina akutua prebenitzeko, CoQ10 koentzimak, D3 bitamina aktiboak eta isoflabonak eraginkorrak izan ziren migrainaren maiztasuna, intentsitatea eta krisialdien iraupena (aldagai primarioak) txikitzeko bildutako saio kliniko urrietan. Migraina kronikoaren prebentziorako, aipaturiko sustantzia berdinek ere aldagai primarioak jaitsi zituzten. Horietaz gain, topiramatoa eta probiotikoak ere aztertutako aldagaietan eraginkorrak zirela ikusi zen. Auradun zein aura gabeko migraina akutuaren prebentziorako, berriz, amitriptilina izan zen aztertutako aldagai nagusiak hobetzeko eraginkortasuna aurkeztu zuen farmako bakarra. Beste farmako batzuk, besteak beste, anti CGRP, atogepant, nadolol aldagai zehatz batzuetarako edo bigarren mailako aldagaietarako soilik izan ziren eraginkorrak migraina mota desberdinetan. Gainera, Bizkaiko OSI batzuetako lehen mailako kontsultan zein neurologiako zerbitzu espezializatuetan migrainen prebentziorako estandarizatutako protokolorik ez dagoela ikusi dugu eta zentru bakoitzak gida desberdinak erabiltzen ditute. Gida horietan aipatzen diren farmako askok (amitriptilina, topiramatoa, antiCGRP), baina ez guztiek, gure berrikusketa sistematikoan lortutako eraginkortasun emaitzekin bat egiten dute. Ikerlan honen arabera eta erabilitako prozedura sistematikoarekin farmako bakoitzarekin bildutako ebidentzien kopurua oso txikia izan da. Beraz, beharrezkoa litzateke migrainaren prebentziorako farmakoen eraginkortasunaren inguruko ebidentzia gehiago argitaratzea eta ondoren migraina motaren araberako gidalerro bateratuta ezartzea Euskal Osasun Sistema Publikoan.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.