Hominoideoen analisi filogenomikoa: sei tximu espezietan hautespen positiboa detektatzeko azterketa eta portaera-azalpen posibleak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-11-25
Iker Loidi Vadillo Santos Alonso Alegre Neskuts Izagirre Arribalzaga

Laburpena

Primateak izugarrizko aniztasun etologikoa eta biologikoa erakusten duten ugaztunak dira, genetikoki ondoen ezagutzen diren animalietako batzuk, gainera, genomika konparatuari esker. Azkeneko honek hautespen positiboa noiz gertatu den ulertaraztea baimendu du kasu batzuetan. Primateetan, harrera sentsorialari, metabolismoari, immunologiari eta ugalketari lotutako geneetan identifikatu dira hautespen positiboaren seinaleak bereziki. Hori horrela, ikerketa honen helburua hominoideoen analisi filogenomiko bat bideratzea izan da, talde filogenetiko honetan hautespena detektatzeko. 9 primate-espezieren miloi-erdi baino transkrito gehiago erabilita, ortologoak inferitu, espezie-zuhaitza eraiki, azkeneko horrekin bat datozen gene-zuhaitzak hautatu eta gene horien gaineko hautespen-test bat aplikatu da. Horrela, hominoideoen bost genetarako (ZP1, OR4D5, GPR151, PPP1R3A eta HTR1B) hautespen positiboa izan dela ondorioztatu da (BRANCH eta BRANCH-SITES, p<0,05). ZP1 ugalketari lotutakoa dugu; OR4D5 usaimenaren pertzepzioa baimentzen duen geneetako bat da; GPR151 nozizepzioari lotuta dago; HTR1B serotoninaren harreran parte hartzen du; eta PPP1R3A metabolismo energetikoarekin erlazionatzen da. Ikerketa honetan, gene hauetan detektatutako hautespen positiboaren seinaleak azaltzeko proposamen zentzudun bat bilatzen saiatu gara, modu esangarrian hautespenaren aldeko emaitzak eman dituzten espezie horietan. Etorkizunera begira, oso interesgarria litzateke analisietarako metodo automatizatuak garatzea, gene-espezie-zuhaitz desadostasunak erakutsitako geneetan ere hautespenaren aldeko seinaleak detektatzen saiatzeko eta, horri esker, primate-talde honek nozitu dituen prozesu adaptatiboak ulertzeko. Aldi berean, planteatutako hipotesiak onartzearren, azterketa etologiko ugariagoak bideratzea proposatzen dugu.

Abstract 217 | PDF Downloads 104

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hominoideoak, primateak, hautespen positiboa, ortologoak, ortotaldeak, geneak

Atala
Ale Arrunta