Kondentsatu dipolar luzanga baten superjariakin-supersolido trantsizioa zeharkatuz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 24-10-2024
Aitor Alaña

Resumen

Tranpa luzanga batean harrapaturiko gas kuantiko dipolar batean fase trantsizio kuantikoa ikertzen dugu teorikoki, superjariakin eta supersolido faseen artean, orain dela gutxi eginiko esperimentu baten inguruan dugun ezagutza sakontzeko asmoz, G. Biagioni et al. [Phys. Rev. X 12, 021019 (2022)]. Horretarako Gross-Pitaevskii teoria hedatua erabiltzen dugu, fluktuazio kuantikoak kontuan hartzen dituena. Lehendabizi sistemaren oinarrizko egoera bilatzen dugu, esperimentuan erabilitako bi tranpetarako. Ondoren, trantsizioan erabilitako arrapalaren abiaduraren efektuak aztertzen ditugu, zeinen bidez sakabanaketa- luzera aldatzen diogun gasari. Aldaketa hori dela eta sortzen diren talde-oszilazioak ere azaltzen ditugu, bai fase superjariakinean baita supersolidoan. Aurkitu dugu zeharkako konfinamendu sendoek trantsizio jarrai bat sortzen dutela (”Quasi-1D” deituriko izaera), konfinamendu ahulek etena sortzen dutelarik (”Quasi-2D” deituriko izaera). Azken horietan norabide azimutaleko eta zeharkako norabideko higidura moduak akoplatzen dira.

Abstract 139 | PDF (Euskara) Downloads 74

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos