Kondentsatu dipolar luzanga baten superjariakin-supersolido trantsizioa zeharkatuz

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 24-10-2024
Aitor Alaña

Abstract

Tranpa luzanga batean harrapaturiko gas kuantiko dipolar batean fase trantsizio kuantikoa
ikertzen dugu teorikoki, superjariakin eta supersolido faseen artean, orain dela gutxi eginiko esperimentu
baten inguruan dugun ezagutza sakontzeko asmoz, G. Biagioni et al. [Phys. Rev. X 12, 021019 (2022)]. Ho-
rretarako Gross-Pitaevskii teoria hedatua erabiltzen dugu, fluktuazio kuantikoak kontuan hartzen dituena.
Lehendabizi sistemaren oinarrizko egoera bilatzen dugu, esperimentuan erabilitako bi tranpetarako. Ondo-
ren, trantsizioan erabilitako arrapalaren abiaduraren efektuak aztertzen ditugu, zeinen bidez sakabanatze
luzera aldatzen diogun gasari. Aldaketa hori dela eta sortzen diren talde-oszilazioak ere azaltzen ditugu, bai
fase superjariakinean baita supersolidoan. Aurkitu dugu zeharkako konfinamendu sendoek trantsizio jarrai
bat sortzen dutela (”Quasi-1D” deituriko izaera), konfinamendu ahulek etena sortzen dutelarik (”Quasi-
2D” deituriko izaera). Azken horietan norabide azimutaleko eta zeharkako norabideko higidura moduak
akoplatzen baitira.

Abstract 29 | PDF (Euskara) Downloads 11

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta