Fabrikazio gehigarriz egindako material anitzeko egituren portaera termikoaren modelizazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-02-17
June Legorburu Xabier Agirre Jon Iñaki Arrizubieta Amaia Iturrioz David Aguilar Ruben Escribano Aitzol Lamikiz

Laburpena

Fabrikazio gehigarria forma konplexuko piezak fabrikatzeko eta balio erantsi handiko piezen konponketarako prozesu egokia bilakatu da azken urteotan, industriarako. Alabaina, prozesu horrek eskaintzen dituen aukerak haratago doaz eta berriki material desberdinen konbinaketarako erabiltzen hasi da. Fabrikazio gehigarriak materiala modu lokalizatuan gehitzea ahalbidetzen du; hortaz, posible da material jakin bateko oinarrian propietate bereziak eskaintzen dizkion geruza edo zirkuituak atxikitzea. Arlo horretan beste aurrerapauso bat emateko helburuarekin, ikerlan honetan Invar 36ko oinarrian kobrezko ekarpen lokalizatuak eragin dezakeen eremu termikoaren gaineko kontrol-gaitasuna aztertuko da. Horretarako, Invar 36 hutseko probeta bat fabrikatu da fabrikazio gehigarri bidez, eta harekin elementu finituetako eredua balioztatu da. Bigarren pausu batean, eredu hori baliatuz forma desberdineko kobrezko pisten hozketa-gaitasuna ebaluatu da, eta zirkuitu bikoitzen bidez, hots, hozte- eta berotze-zirkuituak erabiliz, piezaren gainazalean eremu termikoa kontrolatzeko gaitasuna bermatu da. Horrela, fabrikazio gehigarriak material anitzeko egiturak fabrikatzeko eskaintzen duen gaitasunari esker, propietate eta portaera termiko jakineko piezen fabrikazioa posible dela baieztatu da.

Abstract 189 | PDF Downloads 71

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Fabrikazio gehigarria, digitalizazioa, portaera termikoa, material anitzeko egiturak, kobrea, Invar 36

Atala
Ale Arrunta