Fabrikazio gehigarriz egindako material anitzeko egituren portaera termikoaren modelizazioa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Resumen
Fabrikazio gehigarria forma konplexuko piezak fabrikatzeko eta balio erantsi handiko piezen konponketarako prozesu egokia bilakatu da industriarako azken urteotan. Alabaina, prozesu horrek eskaintzen dituen aukerak haratago doaz eta berriki material desberdinen konbinaketarako erabiltzen hasi da. Fabrikazio gehigarriak materiala modu lokalizatuan gehitzea ahalbidetzen du, hortaz, posible da material jakin bateko oinarrian propietate bereziak eskaintzen dizkion geruza edo zirkuituak atxikitzea. Arlo horretan beste aurrera pauso bat emateko helburuarekin, ikerlan honetan Invar 36ko oinarrian kobrezko ekarpen lokalizatuak eragin dezakeen eremu termikoaren gaineko kontrol-gaitasuna aztertuko da. Horretarako, Invar 36 hutseko probeta bat fabrikatu da fabrikazio gehigarri bidez eta berarekin elementu finituetako eredua balioztatu da. Bigarren pausu batean, eredu hori baliatuz forma desberdinetako kobrezko pisten hozketa-gaitasuna ebaluatu da eta zirkuitu bikoitzen bidez, hots, hozketa eta beroketa zirkuituak erabiliz, piezaren gainazalean eremu termikoa kontrolatzeko gaitasuna bermatu da. Horrela, fabrikazio gehigarriak material anitzeko egiturak fabrikatzeko eskaintzen duen gaitasunari eskerrak propietate eta portaera termiko jakineko piezen fabrikazioa posible dela baieztatu da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.