Litio-ioizko bateria-modulu baten modelizazio elektrotermikoa eta gestio termikorako soluzioen analisia Electro-thermal modelling of a lithium-ion based battery module and analysis of thermal management solutions

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-11-15
Ane Sainz de la Maza Escobal
Edorta Ibarra
Elena Trancho
Beñat Arteta
Eneko Otaola
Nicola Delmonte

Laburpena

Gaur egun, Litio-Ioizko (Li-Ion) bateriak dira erabilienak ibilgailu elektrikoetan, horien ezaugarriak direla eta. Eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko ezinbestekoa da horien operazio-tenperatura 20 ºC eta 40 ºC artean mantentzea. Ondorioz, bateria-moduluak osatzen dituzten zeluletan sortzen den beroa kanporatu behar da, aire edo likido bidezko hozte-sistemak erabiliz, besteak beste. Ibilgailuentzako Litio-Ioi bateria-modulu baten modelo elektrotermikoa aurkezten da artikulu honetan. Artearen egoeratik abiatuz, karga konputazional baxua duten soluzioak aukeratu eta konbinatu dira modeloa garatzeko. Horrela, mikrokontroladore batetan denbora errealean exekutatzeko ahalmena izango du modeloak. Amaitzeko, gestio termikorako bi soluzio aztertu eta konparatzen dira. Analisitik ondorioztatzen da urperatze bidezko hozketak behartutako aire bidezkoak baino emaitza hobeak lortzen dituela, bai zelulen operazio-tenperaturei dagokienez, eta baita energia-kontsumoari eta eraginkortasunari dagokienez ere.

Abstract 187 | PDF Downloads 146

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Litio-Ioizko bateriak, ibilgailu elektrikoa, modelizazio elektro-termikoa, aire bidezko hozketa, urperatze bidezko hozketa, likido bidezko hozketa ez-zuzena

Atala
Ale Arrunta