Litio-ioizko bateria-modulu baten modelizazio elektro-termikoa eta gestio termikorako soluzioen analisia Electro-thermal modelling of a lithium-ion based battery module and analysis of thermal management solutions
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Edorta Ibarra
Elena Trancho
Beñat Arteta
Eneko Otaola
Nicola Delmonte
Resumen
Gaur egun, litio-ioizko (Li-Ion) bateriak dira erabilienak ibilgailu elektrikoetan, horien ezaugarriak direla eta. Eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko ezinbestekoa da horien operazio-tenperatura 20◦C eta 40◦C artean mantentzea. Ondorioz, bateria-moduluak osatzen dituzten zeluletan sortzen den beroa kanporatu behar da, aire edo likido bidezko hozte-sistemak erabiliz, besteak beste. Automobilerako Li-Ioi bateria-modulu baten modelo elektro-termikoa aurkezten da artikulu honetan, eta gestio termikorako hiru soluzio aztertu eta konparatzen dira. Analisitik ondorioztatzen da urperatze bidezko hozketak behartutako aire bidezkoak baino emaitza hobeak lortzen dituela, bai zelulen operazio-tenperaturei dagokienez, eta baita energia-kontsumoari eta eraginkortasunari dagokionez ere. Mikrokontroladore batetan denbora errealean exekutatuz bateria-modulu baten zelulen tenperaturak estimatzeko baliagarria izan daiteke garatutako modeloa ere, duen karga konputazional baxuari esker.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.