Farmazia komunitarioaren eta lehen mailako arretaren integrazioa Euskal Herrian: Aliantza estrategiko bat Integration of Community Pharmacy and Primary healthcare in the Basque Country: A Strategic Alliance

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 13-09-2024
Amaia Urionagüena Miguel Ángel Gastelurrutia María Ángeles Solinís Aspiazu Arantxazu Isla Ruiz Ana del Pozo Rodríguez Begoña Calvo Hernáez

Resumen

Gaur egun, osasun-sistemek erronka konplexuei egin behar diete aurre, hala nola krisi sanitario globalei, presio ekonomiko eta sozialei, edo arreta sanitarioaren eskaeraren etengabeko handipenari. Lehen mailako osasun-arreta funtsezkoa da erronka horiei aurre egiteko, baina osasun-arretaren zenbait zerbitzutan dagoen fragmentazioak zaildu egiten du koordinazio asistentziala. Osasun-arretaren integrazioa erronka hauei aurre egiteko estrategia gisa aurkezten da, osasun-sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko bailituzke. Testuinguru honetan, farmazia komunitarioa lehen mailako arreta indartzeko eta pazientearen koordinazio asistentziala hobetzeko gai den baliabide baliotsua izan daiteke. Herritarrengandik hurbil eta eskuragarri kokatuta dagoenez, farmaziak funtsezko zeregina izan dezake osasunaren sustapenean, gaixotasunaren prebentzioan, osasun-arazoen detekzioan, gaixotasun kronikoen kudeaketan eta osasun-sistemetan erabilgarri dauden baliabideen optimizazioan. Farmaziak ikuspegi asistentzialago baterantz izan duen bilakaerak azpimarratu egitren du lehen mailako arretan ekarpen nabarmena egiteko duen ahalmena, sendagaiak emateaz haraindiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen baitu. Gainera, farmazialariek sendagaien inguruko prestakuntza zabala dute; beraz, lehen mailako arretarekin modu eraginkorrean integratuz, farmazia komunitarioek pazientearen osasun-arreta hobea eskaintzen lagundu dezakete, eta horrek aukera ematen du tratamendu-erregimenak optimizatzeko, tratamendu farmakologikoekiko atxikipena hobetzeko, alferrikako bisita medikoekin lotutako kostuak murrizteko eta osasun emaitza hobeak lortzeko. Hala ere, farmazia komunitarioa eta lehen mailako osasun-arreta integratzeko, beharrezkoa izango da jarduera-protokolo bateratuak ezartzea, rol argiak definitzea eta inplikatutako eragile guztien parte hartze aktiboa bermatzea. Integrazioa lortzeko, ezinbestekoa da gaur egun dauden oztopo kulturalak gainditzea, farmazia komunitarioak pazienteari zuzendutako osasun-arreta integrala hobetzen lagun dezan bere asistentzia-gaitasuna baliatuz. Artikulu honen bidez, eztabaida piztu nahi da komunitate zientifikoan farmazia komunitarioa osasun-sisteman integratzeko beharrari eta aukerari buruz.

 

Abstract 217 | PDF (Euskara) Downloads 110

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos