Euskera Farmazia Komunitarioaren eta Lehen Mailako Arretaren Integrazioa Euskal Herrian: Aliantza Estrategiko bat Integration of Community Pharmacy and Primary healthcare in the Basque Country: A Strategic Alliance

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 13-09-2024
Amaia Urionagüena Miguel Ángel Gastelurrutia María Ángeles Solinís Aspiazu Arantxazu Isla Ruiz Ana del Pozo Rodríguez Begoña Calvo

Resumen

LABURPENA: Gaur egun, osasun sistemek erronka konplexuei egin behar diete aurre, hala nola krisi sanitario globalei, presio ekonomiko eta sozialei, edo arreta sanitarioaren eskaeraren etengabeko handipenari. Lehen mailako osasun arreta funtsezkoa da erronka horiei aurre egiteko, baina osasun arretaren zenbait zerbitzutan dagoen fragmentazioak zaildu egiten du koordinazio asistentziala. Osasun arretaren integrazioa erronka hauei aurre egiteko estrategia gisa aurkezten da, osasun sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetuko lituzkeena. Testuinguru honetan, farmazia komunitarioa lehen mailako arreta indartzeko eta pazientearen koordinazio asistentziala hobetzeko gai den baliabide baliotsua izan daiteke. Herritarrengandik hurbil eta eskuragarri kokatuta dagoenez, farmaziak funtsezko zeregina izan dezake osasunaren sustapenean, gaixotasunaren prebentzioan, osasun arazoen detekzioan, gaixotasun kronikoen kudeaketan eta osasun sistemetan erabilgarri dauden baliabideen optimizazioan. Farmaziak ikuspegi asistentzialago baterantz izan duen bilakaerak, lehen mailako arretan ekarpen nabarmena egiteko duen ahalmena azpimarratzen du, sendagaiak emateaz haraindiko zerbitzu sorta  zabala eskainiz. Gainera, farmazialariek sendagaien inguruko prestakuntza zabala dute, beraz, lehen mailako arretarekin modu eraginkorrean integratuz, farmazia komunitarioek pazientearen osasun arreta hobea eskaintzen lagundu dezakete, eta horrek tratamendu erregimenak optimizatzeko, tratamendu farmakologikoekiko atxikipena hobetzeko, alferrikako bisita medikoekin lotutako kostuak murrizteko eta osasun emaitza hobeak lortzeko aukera ematen du. Hala ere, farmazia komunitarioa eta lehen mailako osasun arreta integratzeko, beharrezkoa izango da jarduera protokolo bateratuak ezartzea, rol argiak definitzea eta inplikatutako eragile guztien parte hartze aktiboa bermatzea. Beraz, ezinbestekoa da egun dauden oztopo kulturalak gainditzea, farmazia komunitarioak pazienteari zuzendutako osasun arreta integrala hobetzen lagun dezan bere asistentzia gaitasuna aprobetxatuz.

Abstract 35 | PDF (Euskara) Downloads 12

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos