Bitrimeroak: aldi berean termoplastikoak eta termoegonkorrak diren polimeroak Vitrimers: thermoplastics and thermoset polymers

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-09-13
Peio Martinez Leyre Pérez-Álvarez Antonio Veloso-Fernández

Laburpena

Izaeraren arabera polimero termoegonkor, termoplastiko eta elastomeroak aurkitzen dira. Horietatik birziklatzeko arazo handienak sortzen dituztenak lehenak dira. Alde batetik, polimero termoegonkorren egitura oso gurutzatua denez, propietate fisiko eta kimiko onak aurkezten dituzte, baina ez dira tenperaturarekin biguntzen, ezta urtzen ere, degradatu baizik. Beste alde batetik, termoplastikoek bigundu eta urtzeko aukera dute, haien propietate fisiko-kimikoak termoegonkorrenak baino okerragoak izanik. Horren aurrean, termoplastikoen birziklagarritasuna eta termoegonkorren propietate mekaniko onak lortzeko, bitrimeroak garatu dira. Bitrimeroak sare kobalente moldagarri batez osatutako material polimerikoak dira. Horrela, erresistentzia mekanikoa birziklatze-zikloetan zehar mantentzeko gaitasuna lortzen da. Horretarako kateen arteko lotura kobalenteek itzulgarriak izan behar dute; adibidez, Schiff base baten imina taldeen kasua. Lan honetan, produktu naturaletik abiatuta eta biobateragarria den soja-olio epoxidatuaren bitartez termoegonkorra den bitrimero bat sintetizatu da. Horretarako, lehendabizi Schiff basea sintetizatu da bi produktu natural erabilita: 4-hidroxi-3-metoxibenzaldehidoa (banilina) eta 1,4-butanodiamina (putresina), eta ondoren, soja-olio epoxidatuarekin gurutzatu da. Konposatu horrekin hainbat karakterizazio egin ondoren (termiko eta mekanikoak), haren propietate bitrimerikoak egiaztatu dira, eta erretxina termoegonkorrak ordezkatzeko erabil daitekeela frogatu da.

Abstract 241 | PDF Downloads 144

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

bitrimeroak, Schiff basea, termoegonkorra, termoplastikoa, birziklagarritasuna, bio-oinarritua

Atala
Ale Arrunta