Bitrimeroak: aldi bereko termoplastikoak eta termoegonkorrak diren polimeroak Vitrimers: thermoplastics and thermoset polymers

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-09-2024
Antonio Veloso Fernández
Leyre Pérez Álvarez Peio Martinez Goikoetxea

Laburpena

Izaeraren arabera polimero termoegonkor, termoplastiko eta elastomeroak aurkitzen dira, hauetatik birziklatzeko arazo handienak sortzen dituztenak lehenak dira. Alde batetik, polimero termoegonkorren egitura oso gurutzatua izatean, propietate fisiko eta kimiko onak aurkezten dituzte, baina ez dira tenperaturarekin biguntzen ezta urtzen ere, degradatu baizik. Beste aldetik, termoplastikoak, bigundu eta urtzeko aukera dute beraien propietate fisiko-kimikoak termoegonkorrenak baino okerragoak izanik. Honen aurrean, termoplastikoen birziklagarritasuna eta termoegonkorren propietate mekaniko onak lortzeko, bitrimeroak garatu dira. Bitrimeroak, sare kobalente moldagarri batez osatutako material polimerikoak dira, horrela erresistentzia mekanikoa birziklatze zikloetan zehar mantentzeko gaitasuna lortuz. Honetarako kateen arteko lotura kobalenteak itzulgarriak izan behar dira, adibidez, Schiff base baten imina taldeen kasua. Lan honetan, produktu naturaletik abiatuta eta biobateragarria den soja-olio epoxidatuaren bitartez termoegonkorra den bitrimeroa sintetizatu da. Horretarako, lehendabizi Schiff basea sintetizatu da bi produktu natural erabilita: 4-hidroxi-3-metoxibenzaldehidoa (banilina) eta 1,4-butanodiamina (putresina) eta ondoren, soja-olio epoxidatuarekin gurutzatu da. Konposatu honekin hainbat karakterizazio egin ondoren (termiko eta mekanikoak), bere propietate bitrimerikoak egiaztatu dira eta erretxina termoegonkorrak ordezkatzeko erabil dezakeela frogatu da.

Abstract 30 | PDF Downloads 11

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

bitrimeroak, Schiff basea, termoegonkorra, termoplastikoa, biooinarritua, birziklagarritasuna

Atala
Ale Arrunta