Hondakin-uren araztegietan sortutako lokatzei balioa emateko estrategia berriak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2024-09-13
Irene Sierra Eva Epelde Unai Iriarte

Laburpena

Azken hamarkadetan, hondakin-uren tratamenduan sortutako lokatzen kantitatea nabarmen hazi da, industrializazioaren eta urbanizazioaren ondorioz. Araztegi-lokatzak izaera toxikoa eta patogenikoa duten substantziez osatuta daude. Hori horrela, berebiziko garrantzia dute lokatzak kudeatzeko estrategiak hobetzeak eta metodo berriak bilatzeak. Lokatza kudeatzeko estrategien artean, errausketa eta konpostajea nabarmendu dira historian zehar, baina, gaur egun. lokatzak prozesu termokimiko baten bidez tratatzea proposatzen da aukera ekonomiko eta jasangarri gisa. Lortzen den material solidoa (biochar izenekoa) erabilera anitzeko materiala da. Lan honetan azaltzen da nola sortzen diren araztegi-lokatzak hondakin-uren tratamenduan, eta zer ezaugarri eta konposizio duten. Jarraian, biocharraren prestakuntza (aktibazio fisikoa, kimikoa, karbonizazio hidrotermikoa eta bestelako tratamenduak) eta karakterizazioa (konposizioa eta morfologia, nagusiki) azaltzen dira. Azkenik, biocharraren zenbait aplikazio aurkezten dira: adsortzioa egiteko, katalizatzaile gisa erabiltzeko, gasak biltegiratzeko (esate baterako, H2, O2 eta CH4), lurzoruan aplikatzeko, eta bioerregai gisa erabiltzeko. Biocharraren ezaugarri optimoak eman nahi zaion erabileraren araberakoak dira, eta prestakuntza-metodoa doitu egin daiteke nahi diren ezaugarri fisiko-kimikoak lortzeko.

Abstract 146 | PDF Downloads 104

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

hondakin-uren tratamendua, araztegi-lokatzak, aktibazio fisikoa, aktibazio kimikoa, biochar

Atala
Ale Arrunta