Dimetil eterraren sintesia CuO-ZnO-Al2O3/γ-Al2O3 katalizatzaile funtzio bikoa erabiliz. Modelakuntza zinetikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Irene Sierra Ainara Ateka Javier Ereña

Laburpena

Lan honetan urrats bakarrean egindako dimetil eterraren (DMEren) sintesia aztertu da. Bereziki, eredu zinetiko bat proposatu da, eta parametro zinetikoak kalkulatu dira. CuO-ZnO-Al2O3/g-Al2O3 da erabilitako katalizatzailea, eta bi elikadura erabili dira: sintesi-gasa (hau da, hidrogeno eta karbono monoxidoaren nahastea) eta (H2+CO2). Eredu zinetikoak ondo doitzen ditu erreaktore finko isotermoan lorturiko emaitza esperimentalak, eragiketa-baldintzen tarte zabalean: 225-325 ºC, 10-40 bar; denbora espaziala, 1.6-57.0 (g katalizatzaile) h (mol erreakzionatzaile)-1. . Modelakuntzarako erreakzio-etapa erabakigarriak honako hauek dira: metanolaren sintesia (H2+CO)-tik abiatuz - (H2+CO2)-tik egindako sintesia ez da garrantzitsua - metanolaren deshidratazioa (oso azkarra), eta  lurrin/gas trukaketa (hau da, CO eta H2O-ren ar- teko erreakzioa, CO2 eta H2 emateko). Uraren efektu inhibitzailea kontuan izan da, metanolaren sintesian eta hidrokarburoen eraketan. 

Abstract 194 | PDF Downloads 106

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

dimetil eterra, sintesi-gasa, CO2, STD prozesua, modelakuntza zinetikoa

Atala
Ale Arrunta