Kalamua: Biologia eta dibertsitatea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-03-2014
Gustavo Renobales Esti Sarrionandia

Laburpena

Kalamua non edo noiz etxekotu zen ziur jakin ez arren, hizkuntz eta kultur datuetatik badakigu Asia erdialdeko edo ekialdeko zenbait lekutan aspaldi landatzen zutela. Mendeetan landatu izan da kalamua eta hainbat erabilera izan ditu urteetan zehar: ehun-zuntz gisa, olio askoko elikagai gisa, sendagai edo droga psikotropiko gisa... Lan honetan, labur azaltzen dira erabilera horien nondik norakoak eta kalamu landarearen ezaugarri morfologiko eta anatomiko bereizgarrienak deskribatzen dira, baita erabilera baterako edo besterako interesgarriak direnak aipatu ere. Horrez gain, bere biologiari buruzko xehetasunak argituko dira, sexuaren erregulazioarekin eta ugalketarekin lotutakoak behinik behin. Izan ere, kalamu-hazle eta hobetzaileentzat informazio hori ezinbestekoa da interesekoak diren kalamuaren ezaugarriak areagotzeko batik bat. Kalamua etxekotu zen unetik beretik hasi zen hobetzen, eta hautespen artifizial gogorra eta disruptiboa jasan izan du gaur egun arte. Ondorioz, bi landare multzo handi bereizi dira: psikotropikoak eta ez-psikotropikoak. Horrez gain, kalamuak, hazten den tokian hazten dela ere, landaketatik basatzeko joera handia du, eta baita edozein kalamu barietaterekin hibridatzeko ere, basatutako zein landatutakoekin. Hori dela-eta, elkarren artean bereiztea oso zailak diren kalamuaren forma ugari sortu dira eta espeziearen interpretazioa zaila gertatzen da. Gaur egun, taxonomiaren ikuspegi nagusiaren arabera, kalamua espezie bakarra dela onartzen da, Cannabis sativa alegia, eta osagai psikotropikoen kopuruaren arabera bi subespezie desberdindu dira: C. sativa subsp. sativa eta C. sativa subsp. indica. Aldi berean, subespezie bakoitzak bi barietate ditu; batean landatutako landareak sartzen dira eta bestean basatutakoak. Subespezie eta barietateon nomenklatura eta morfologi xehetasunak eskaintzen dira, baita egungo erabilerari buruzko zenbait zehaztapen ere. 

Abstract 167 | PDF Downloads 205

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Cannabis sativa, morfologia, espezietik beherako aldakortasuna.

Atala
Ale Arrunta