Sistema endokannabinoidea: etorkizun handiko itu terapeutikoa gaixotasun psikiatrikoetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 04-03-2014
Sergio Barrondo Maider Lopez de Jesús Gontzal Garcia del Caño Imanol Gonzalez-Burguera Xabier Aretxabala Mario Montaña Joan Sallés

Laburpena

Sistema endokannabinoideak banaketa zabala dauka giza garunean, eta sistema neuromodulatzailerik garrantzitsuenetako bat izan litekeela proposatu da. Epidemiologi ikasketetan zein animali ereduetan, sistema endokannabinoidearen seinaleztapenak emozio eta kognizio funtzioak erregulatzen dituela ikusi da. Testuinguru honetan, azkeneko urteotan lan ugari bideratu dira sistema endokannabinoideak gaixotasun neuropsikiatrikoen fisiopatologian eta tratamenduan eduki dezakeen garrantzia finkatzera. Artikulu honetan, depresioa eta antsietatea bezalako gogo-aldartearen asalduretan eta eskizofrenia gaixotasunean ikusitako sistema endokannabinoidearen parte-hartzeari buruzko ebidentziak azaltzen saiatuko gara. Gaur egungo ebidentziek agerian uzten dute sistema endokannabinoideak gaixotasun psikiatrikoen azpiko zelula-prozesuetan betetzen duen funtzioa. Halere, arlo honetan asko dago ezagutzeke oraindik, eta etorkizunean sistema endokannabinoidearen gaineko ikerkuntza oso interesgarria izango da gaixotasun hauen prozesu patologikoen oinarriak ezagutzeko, edota terapiarako tresna terapeutiko berrien garapenerako. 

Abstract 217 | PDF Downloads 227

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Sistema endokannabinoidea, gaixotasun psikiatrikoak, sistema neuro- modulatzailea

Atala
Ale Arrunta