Sistema serotonergikoaren eta gongoil basalen arteko elkarrekintza: Inplikazio funtzionala eta perspektiba terapeutikoa Parkinsonen gaixotasunean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-03-2015
Cristina Miguelez Teresa Morera-Herreras Ainhoa Sagarduy Cristina Bruzos-Cidon Asier Aristieta Jose Angel Ruiz-Ortega Maria Torrecilla Irrintzi Fernandez-Aedo

Laburpena

Serotonina neurotransmisoreak funtzio ezberdinak betetzen ditu informazio-prozesaketaren modulazioan hainbat familiatako hartzaileen aktibazioaren bidez. Hauen artean, erreten ionikoa den hartzaile bat (5-HT3) eta G proteinei lotutako (5-HT1, 5-HT2, 5-HT4-7) hartzaileak daude. Neurona serotonergiko gehienak mesentzefaloan kokatuta daude, rafe nukleoetan bereziki. Gongoil basaletara (GB) iristen diren proiekzioak, batez ere dorsal raphe nucleusetik (DRN) heltzen dira. GBak oso ondo antolatuta dauden nukleo subkortikalez eratutako sarea da, GB-etako nukleoak stria- tuma, subthalamic nucleusa (STN), globus pallidusa (barrukoa, GPi eta kanpokoa, GPe) eta substantia nigra (pars compacta, SNc, eta pars reticulata, SNr) direlarik. GBek kontrol motorrean, emozioan eta funtzio kognitiboan parte hartzen dute, eta oso garrantzitsuak dira Parkinsonen gaixotasunean (PG). Berrikuspen honek serotoninak GBen modulazioan duen funtzioa laburbiltzen du. Bestalde, elkarrekintza honek PGaren tratamenduan eta L-DOPArekin tratamendu kronikoak eragindako asaldura motorretan duen garrantzia eztabaidatzen da.

 

Abstract 121 | PDF Downloads 144

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

serotonina, gongoil basalak, elektrofisiologia, Parkinsonen gaixotasuna, L-DOPAk eragindako diskinesiak

Atala
Ale Arrunta