Hedapen Semantikoa Informazioaren Berreskurapenean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Informazioaren berreskurapena (IB) erabiltzaile baten informazio-beharra aseko duten dokumentuak bilatzean datza. Beraz, IB sistemak erabiltzaileari laguntza emango dio dokumentu adierazgarriak, alegia, erabiltzaileak behar duen informazioa eduki dezaketen dokumentuak, topatzeko. Horretarako, erabiltzaileak egindako kontsultan oinarritzen gara. Kontsultaren eta dokumentuen arteko parekatze arazoa deiturikoa da IB sistemek aurre egin behar dioten arazo nagusienetako bat: dokumentu bat kontsulta baterako adierazgarria izan daiteke, nahiz eta bietan erabilitako hitzak guztiz berdinak ez izan, eta, alderantziz, dokumentu bat ezadierazgarria izan daiteke kontsulta baterako, nahiz eta termino komun batzuk eduki. Arazo hauek hitzen sinonimiaren eta anbiguotasunaren kausaz gertatzen dira. Lan honetan, kontsulten eta dokumentuen hedapenak egin eta aurre egingo diogu parekatze arazoari, hizkuntzaren prozesamenduko hitzen adiera-desanbiguazioa eta ahaidetasun semantikoa erabiliz. Hiru datu multzotan egindako esperimentu eta analisiek erakusten dute proposatutako hedapen-metodoek parekatze arazoari aurre egiteko balio dutela eta, ondorioz, baita IB sistemaren eraginkortasuna hobetzeko ere.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
informazioaren berreskurapena, hedapen semantikoa