Hauteskunde unibertsal eta askeak telematikaren eskutik?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Maider Huarte Iñaki Goirizelaia Juanjo Igarza Joserra Etxebarria

Laburpena

Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriek, demokraziaren kontzeptua asko hobetu dezakete, gizartearen partaidetza moduak areagotuz. Hauteskunde prozesuak dira partaidetza modu horien artean zabalduenak, hiritarren iritziak zuzenean jasotzeko erabiltzen direnak. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak IKTekin hobetzen dituzten sistema berriak proposatu dira; telematika arloan erronka berriak ekarri dituzte sistema horiek.
Edozein hauteskundek, demokratikotzat joko bada, unibertsaltasun-, berdintasun-, askatasun- eta sekretu-printzipioak betetzen dituen boto-sistema erabili behar du.
Gure ikerketa, Internet sarearen erabilera egiten duten «Boto-Sistema Elektronikoa» deiturikoen analisiarekin hasi genuen. Analisi horren ondorioz, gaur egungo Internet Darabilten Boto-Sistema elektronikoetan, gehienbat berdintasun- eta sekretu- printzipioak helburu dituzten propietateak betetzen direla ikusi genuen.
Hortaz, unibertsaltasun- eta askatasun-printzipioak ere besteak bezain garrantzitsuak izanik, horietarako beharren azterketa eta proposamenak landu ditugu.
Unibertsaltasun eta askatasunaren azterketa eta proposamen horiek berdintasun eta sekretu-printzipioak ahaztu gabe egin behar direnez, Internet Darabilen Boto Sistema Elektroniko oso bat zehaztu dugu. Gure proposamenen balioa erakusteko, Europar Kontseiluak Boto-Sistema Elektronikoetarako aurkeztutako segurtasun helburuak betetzearen azterketa egin diogu diseinatutako sistemari. Azterketa horren sakontasuna, sistemaren telekomunikazio-protokoloaren egiaztapenarekin osatu dugu, Internet erabiltzearen arriskuak gainditzeko. Ondorioz, beste edozein zerbitzu telematiko bezain seguru edo arriskutsua den Internet Darabilen Boto Sistema Elektronikoa definitu dugu eta bertan beste hainbatetan ere erabil daitezkeen unibertsaltasun eta askatasunerako proposamenak batu ditugu.
Abstract 129 | PDF Downloads 112

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

telematika, boto-sistema elektronikoa

Atala
Ale Arrunta