Euskahaldun: euskararen aldeko martxa baten sare sozialetako islaren bilketa eta analisia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua mar 18, 2016
Arkaitz Zubiaga

Laburpena

Gutxi dira sare sozialetan oinarrituz euskara landu duten ikerketa-lanak, eta are gutxiago Euskal Herrian ospatutako ekitaldiek sare sozialetan utzitako aztarnak aztertu dituztenak. Hutsune hori bete eta arlo honetan ikerketa sustatzeko asmoz, lan aitzindaria aurkeztea du helburu artikulu honek. Horretarako, "Euskahaldun" lemapean 2015eko Korrika martxak Twitter sare sozialean sortutako jarduna batzeko jarraitutako metodologia azaldu eta emaitza aztertzen dugu artikulu honetan. Gure analisiak erakusten duenez, emozio handieneko momentuak Twitterren ere islatzen dira, txio kopuru handiagoa sortuz. Horrez gain, euskal komunitatean ikusgarritasuna lortu eta informazioa lau haizetara zabaltzeko ekitaldiarekin lotutako kontu ofiziala izatearen garrantzia erakusten dugu, eta baita kazetari eta komunikabideen parte-hartzearen beharra ere. Guztion eskura jarri ditugu Twitterrekin antzeko analisiak egiteko tresnak, antzeko ikerketa-lanak sustatzeko asmoz.
Abstract 323 | PDF Downloads 166

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

sare sozialak, twitter, euskara, korrika

Atala
Ale Arrunta