Lipidoak aztertu eta identifikatzeko TLC kromatografiaren eta MALDI masa-espektrometriaren arteko akoplamendua
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Geruza meheko kromatografia teknika (TLC, ingelesezko Thin Layer Chromatography) oso erabilia izan da hainbat molekularen banaketa eta karakterizaziorako. Bestalde, Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight Mass Spectrometry (MALDI-TOF MS) edo matrizez lagundutako laserraren bidezko desortzioionizazioa/hegaldi-denbora masa-espektrometria teknikaren erabilera gero eta gehiago hedatzen ari da molekula desberdinen analisia egiteko. Gainera, Imaging Mass Spectrometry (IMS) edo masa-espektrometriaren bidezko irudia izeneko teknikak, ahalbidetzen du ehun biologikoetan dauden lipidoen, proteinen eta farmakoen banaketa-irudiak lortzea eta teknika bikaina da molekula horien banaketa aztertzeko. Teknika honek lipido mota ezberdinen identifikazioa eta lokalizazioa ahalbidetzen du, konposatuaren edota familia kimikoaren aukera egin aurretik. Analizatu behar diren konposatuen aukera aldez aurretik egin behar ez denez, aukera dago irudiak sortzeko masa-espektrometroan detektatutako ioietatik abiatuta. Lan honetan, erakusten da lipidoen ikerkuntzarako oso lagungarria dela TLC xaflak eta MALDI IMS teknikak konbinatzea.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
MALDI, TLC, lipidoak, IMS