Laser bidezko ablazioaren egungo egoera eta aplikazioak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-02-2017
Nagore Grijalba Fanny Claverie Ariane Donard Hélène Tabouret Christophe Pecheyran Nora Unceta Mª Aranzazu Goicolea Ramón J. Barrio

Laburpena

80ko hamarkadaz geroztik, laser bidezko ablazioa eta akoplamendu induktibozko plasma-masa espektrometria (LA-ICPMS) konbinatzen dituen teknika analitikoa sakonki ikertu eta garatu da, eta, gaur egun, lagin solidoen analisi elemental zein isotopiko zuzena egiteko erreferentziazko teknika bilakatu da. Ezaugarri bereizgarrienak hauexek dira: erabilpen erraza, analisi-denbora laburra, laginari eragindako kalte urriak, sentsibilitate handia eta elementu nagusi zein minoritarioen eta ratio isotopikoen aldibereko neurketa ahalbidetzen duen tarte dinamiko zabala. Lan honetan, LA-ICPMS teknikaren oinarriak eta konfigurazio orokorra azaldu eta femtosegundo/ nanosegundo laser bidezko ablazioaren erabileraren arteko desberdintasun nagusiak nabarmentzen dira. Azkenik, teknika honen egungo egoeraz jabetzeko, jatorri askotariko laginen analisi elementala laburbildu eta berrikusten da biologian eta ingurumenean, osasunean, geokimikan zein auzitegi zientzien alorretan. 

Abstract 298 | PDF Downloads 404

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Laser bidezko ablazioa (LA), akoplamendu induktibozko plasma-masa espektrometria (ICPMS), femtosegundo, nanosegundo, lagin solidoen analisi zuzena,

Atala
Ale Arrunta