Eraikiriko ondarearen birgaitze energetikoaren onurak eta arriskuak: bost esku-hartze maila

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 27-10-2016
Eneko Jokin Uranga Lauren Etxepare Maialen Sagarna Iñigo Lizundia

Laburpena

Bi auzik eragingo diote datozen urteotan eraikiriko ondarearen birgaitze energetikoari: aurretiko eraikin eta bizitetxeen gainean energia-eskaera murrizteko helburuz esku hartzeko beharrak, batetik, eta eraikiriko arkitektura-ondarea zaintzeko beharrak, bestetik. Esku-hartze eta birgaitze-estrategiek, baina, energia-eskaeraren murrizketa beste helbururik izan ezean, luze gabe gerta liteke geure parke eraikia itxuraldatua suertatzea, jatorrizko arkitektura-ezaugarriak erabat galduta. Horrez gain, gure herri eta hirietako parke eraikia babesteko arauek eta legeek ezinezkoa eginez gero etxe eta eraikinen birgaitze energetikoa aurrera eramatea, ez da Europar Batasunak ezarritako helburuekin konplitzerik izango. Lan honek mutur bi horien arteko dialektikari erantzun mailakatua ematea du helburu. Alde batetik, bost esku-hartze maila proposatzen ditu. Maila bakoitzak jatorrizko eraikinaren izaerari eta inguruabarrei erantzuten die, eta maila bakoitzari, noski, kontsumo-hobekuntza jakin bat dagokio. Beste aldetik, gure herri eta hirietan ohikoenak diren etxe tipo nagusiak hartzen ditu saiakuntza-bankutzat, esku-hartze maila ezberdinen eragina neurtzeko. 

Abstract 385 | PDF Downloads 452

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Birgaitzea, Energia, Arkitektura-ondarea, Eraikingintza, Esku-hartzea

Atala
Ale Arrunta