Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemak: motor elektrikoak eta horien kontrola

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-04-2017
Elena Trancho Edorta Ibarra Antoni Arias Nima Sabihi Iraide López

Laburpena

Ibilgailu elektriko eta hibridoetako propultsio-sistemetan erabiltzen diren motor elektrikoen artearen egoera aztertzen du artikulu honek. Horrez gain, makina horiek kontrolatzeko ohikoak diren FOC (Field Oriented Control) eta DTC (Direct Torque Control) kontrol-egiturak azaltzen eta konparatzen dira, eta baita motorraren posizio eta abiadura mekanikoa neurtzen duen sentsorerik gabeko kontrola (sensorless, ingelesez) ere: behatzaileetan oinarritutako estimadoreak, abiadura moderatu eta altuetarako baliagarriak direnak, eta salientzia magnetikoan oinarritutako metodoak, abiadura baxu edota ibilgailua geldi dagoenean ezartzen direnak. Amaitzeko, teknologiak etorkizunean izan ditzakeen erronkak eta joerak azaltzen dira. 

Abstract 375 | PDF Downloads 489

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ibilgailu elektrikoa, motore elektrikoak, sentsorerik gabeko kontrola

Atala
Ale Arrunta