Bioziden mikrokapsulazioa eta ingurumen-osasuna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-11-2017
Rosa María Alonso Maria Luz Alonso Itziar Corral

Laburpena

XXI. mendeko erronken artean, ingurumen-osasunean kalte egin dezaketen arazoei aurre egiteko metodo alternatiboen bilaketa aurkitzen da. Arlo honetan, mikrokapsularatzearen abantaila anitzek arazo horiei aurre egiteko baliozko aukera bat erakusten dute. Abantaila garrantzitsu horien artean aurkitzen dira ingurumenean eta ugaztunetan toxikotasuna murriztea, langileen zein bezeroen manipulazioan segurtasuna hobetzea eta uretan disolbagarritasun baxua duten konposatuen sintesia uretan ahalbidetzea. Horrela, ura disolbatzaile gisa erabiliz, disolbatzaile organiko toxikoen eta garestien erabilpena ekiditen da.

Gure ikerkuntza-taldeak intsektuen izurriteen kontroleko amuen parte izango diren produktu mikrokapsularatuak sintetizatu ditu. Mikrokapsularatutako produktu horiek biozida eta bioerakarle naturalak dituzte, ingurumenarentzat zein gizakiarentzat errespetagarriagoa den produktua lortzeko asmoz. Gainera, bioerakarleen erabilpenaren ondorioz, amaierako produktu komertziala selektiboagoa eta eraginkorragoa izango da espezie zehatz batzuen aurka.

Mikrokapsularatutako biozidak sinergisten familiako pestizidak dira. Adibide ezagun bat piperonilo butoxidoa da. Biozidek intsektiziden, (piretroideak, nikotinoideak, karbamatoak...), fungiziden (tebukonazola) zein pestiziden gaitasuna areagotzeko gaitasuna dute. Bioerakarle naturalak, berriz, alkoholen eta terpenoen familiako konposatu hegazkorrak dira. Mikrokapsularatze-metodo arinak eta errendimendu estekiometriko altukoak garatu izan dira polimeroekin, gomekin eta karbohidratoekin erabiltzeko, hala nola ihinztadura bidezko lehorketa, gelifikazio ionikoa eta inklusio-konplexuen eraketako mikrokapsularatze-metodoak. Era berean, konposatu aktiboen kontzentrazioak determinatzeko, metodologia analitiko ezberdinak ikertu dira eta buruguneko gas-kromatografia / masa-espektrometria detektoreko (Headspace Gas Chromatography-Mass Spectrometry, HS-GC/MS) teknika erabiliz giro-tenperaturan eta hezetasunean konposatu hegazkorren askapenaren monitorizazioa ikertu da.

Mikrokapsularatze-prozesuan lortutako aurrerapenek mugarri esanguratsu bat adierazten dute ingurumen-osasunean dauden ingurumen-arazoak ebazteko. 

Abstract 353 | PDF Downloads 395

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ingurumen-osasuna, mikrokapsulazioa, askapena

Atala
Ale Arrunta