Azido hialuroniko nanogelak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Argitaratua
2017-11-07
Sheila Maiz Fernández
Leyre Pérez Álvarez
Laburpena
Azido hialuronikoa (AH) izaki bizidun guztien zelulaz kanpoko matrizean (ECM) aurkitzen den polisakarido lineala da. Naturan dauden polimeroen artean aplikazio gehien dituena da. Biobateragarria, ez-zitotoxikoa eta biodegradagarria den makromolekula honek eskala nanometrikoan sintetizatzen denean, ezaugarri ezin hobeak aurkezten dituzten nanogelak garatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Lan honetan azido hialuronikoaren eta bere nanogelen sintesi-metodoak, ezaugarriak eta erabilerak laburki deskribatuko dira, nanogel hauen potentziala biomedikuntzaren arloan jakinarazteko asmotan.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Keywords
Azido hialuronikoa, hidrogel, nanogel, mikroemultsio.
Zenbakia
Atala
Ale Arrunta
(C) UPV/EHU Press
CC-BY-NC-SA