Behi-haragiaren samurtasuna aztergai: estrategia proteomiko berri baten garapena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-11-2018
Lorea R. Beldarrain Noelia Aldai Miguel Angel Sentandreu

Laburpena

Samurtasuna behi-haragiaren kalitatean eragiten duen ezaugarri garrantzitsua da, kontsumitzaileak produktua aukeratzeko orduan gehien balioesten duenen artean dagoena. Hori dela eta, muskulua haragi bihurtu bitarteko prozesu biokimikoaren azterketak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ontze-prozesu honetan garatzen da neurri handi batean amaierako produktuaren samurtasuna.

Prozesu honetan proteinek daukaten garrantzizko papera laburbilduko da artikulu honetan, bai eta teknika proteomikoek haragiaren kalitatea aztertzeko eta optimizatzeko eskaintzen dituzten aukerak ere, haragi-industriari begira probetxuzkoak izan daitezkeenak. Zentzu honetan, gure taldeak garatutako estrategia proteomiko berria aurkeztuko da, isoelektrofokatze likidoa (OFFGEL) eta elektroforesia oinarri dituena. Maine Anjou behi arrazako animalien haragian burututako esperimentuan samurtasunaren adierazgarri diren 7 banda identifikatu eta neurtu dira, muskuluaren proteoma ikertzeko metodologia berritzaile honen potentziala agerian utziz.

Abstract 374 | PDF Downloads 542

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

behi haragia, haragiaren samurtasuna, proteomika, isoelektrofokatze likidoa, OFFGEL

Atala
Ale Arrunta