Ikasketa automatikoko tekniken erabilgarritasun azterketa euskararako postediziorako gomendio-sistema eraikitzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 25-11-2018
Nora Aranberri Jose A. Pascual

Laburpena

Gaztelania-euskara bikotearekin lan egiten duten itzultzaileentzat eskuragarri dagoen itzulpen automatikoaren kalitatea nahiko baxua da, eremu profesionalean erabiltzea oztopatzen duena. Lan honek posteditatzea edo itzultzea, bietatik eragingarriagoa zein den erabakitzen laguntzeko gomendio-sistema bat eraikitzearen egingarritasuna ikertzen du, datu-multzo mugatu batekin ikasketa-algoritmoen jokaera aztertuz. Lehenengo, postedizio-esfortzua aurreikusten duten erregresio-ereduak eraiki ditugu kalitate orokorrean, denboran eta edizioetan oinarritzen direnak. Bigarrenik, edizio-metodo eraginkorrena gomendatzen duten sailkapen-ereduak eraiki ditugu oinarrizko ezaugarriei eta ezaugarri linguistikoei postedizio-esfortzuko ezaugarriak gehituta. Emaitzek korrelazio altuak erakusten dituzte erregresio-ereduek aurreikusitako HTERen, denboraren eta edizio kopuruaren eta errealen artean. Era berean, sailkatzaileen emaitzek erakusten dute doitasun altuz iragarri dezakegula itzultzea edo posteditatzea, bietatik zein den eraginkorragoa.

Abstract 385 | PDF Downloads 455

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

itzulpen automatikoa, postedizioa, gomendio-sistema, euskara,

Atala
Ale Arrunta