fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa).
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honen helburua da fLEX aplikazio eleanitzaren motibazioa, egitura, eta funtzionamendua aurkeztea eta, horretan oinarrituta, hamar haur euskaldunengandik bildutako datuak aztertzea. Ahozko bost probak eta orotara 160 estimuluk osatzen dute fLEX, prozesaketa lexikala zein flexionala, ekoizpena eta ulermenean aztertzeko: gauzak eta ekintzak izendatzea; esaldiak ekoiztea eta ulertzea; kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea. Aurreikusten zen proba hauek egiteko zailtasunik ez agertzea bost urtetik gorako haurrentzat. 5-10 urte tarteko hamar haur euskaldunek parte hartu dute ikerketan. Emaitzek erakusten dute esaldiak ekoiztea dela emaitza ahulenak dakartzan proba; «ditu» eta «die» aditz laguntzaileak ekoizteko emaitzak apalak direla forma horiek ulertzeko arazo handirik ez den arren; ergatiboa, destinatiboa eta lekuzko genitiboa ekoizteko, beste kasu eta posposizioak ekoizteko baino huts gehiago agertzen dira. Datuen kantitatezko eta kalitatezko deskribapena egiten da, prozesaketa flexionalean eta lexikalean puntu ahulak erakutsiz. Haurren garapen tipikoaren ahuleziak definitzea ezinbestekoa da hizkuntza-arazoak diagnostikatzeko garaian. Psikohizkuntzalaritzaren ikuspegitik corpus baliagarri bat eskaintzeaz gain, euskaraz hizkuntza aztertzeko tresnak garatzeko beharra azpimarratzen da.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
lexikoa, morfosintaxia, flexioa, egitura argumentala, hizkuntzaren ekoizpena eta ulermena, psikolinguistika, euskara, eleaniztasuna, hizkuntza aztertzeko tresnak