Nondik datoz gaur egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun-arazoak? Higienearen Hipotesia eta Mikrobiotaren Hipotesia
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Berrikuspen honetan, gaur egun geroz eta intzidentzia handiagoa duten eta herrialde garatuetako osasun-arazo garrantzitsu bilakatu diren hipersentiberatasun-arazoen jatorria aztertzen da. Horretarako, hipersentiberatasun-arazoen jatorriaren inguruan sortutako hipotesi nagusiak azaltzen dira: «Higienearen hipotesia» eta «Mikrobiotaren hipotesia» edo «Old Friends mechanism». Azken urteetan, Higienearen hipotesia atzean utzi, eta Mikrobiotaren hipotesia hobestera pasa izana argudiatzen da. Gainera, higiene-neurriek populazio handietako gaixotasun infekziosoen prebentzioan duten garrantzia, eta «higiene» kontzeptuaren gainean dagoen gaizki-ulertua argitzen dira. Azkenik, hipersentiberatasun-arazoen gainean eragiten duten faktore garrantzitsuenez hitz egiten da, antibiotikoen gehiegizko erabilera eta dieta desegokitik hasi eta faktore genetikoetaraino. Laburbilduz, hipersentiberatasun-arazoen jatorriaren gakoa gizakion modernizazio-prozesuan dagoela esan daiteke: urbanizazio eta industrializazio masiboan, bizi-ohitura desegokietan eta mediku praktika inbasiboen neurriz kanpoko erabileran, besteak beste.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
hipersentiberatasuna, Higienearen hipotesia, Old Friends, Mikrobiotaren hipotesia, mikrobiota, disbiosia, alergien jatorria