Laser bidezko prozesu gehigarrietarako hauts-elikagailuen azterketa eta kalibrazioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-01-2020
Jon Iñaki Arrizubieta Aitzol Lamikiz Eneko Ukar Naiara Ortega

Laburpena

Ikerlan honetan gaur egun fabrikazio gehigarri zuzenerako, ingelesez LMD deitua, erabiltzen diren hauts-elikagailuen alderaketa aurkeztu da. Bakoitzaren ezaugarriak aztertu ostean, LMD prozesurako egokienak zeintzuk diren ondorioztatu da: Grabitatean oinarritutako disko birakariko elikagailuak eta jariakortasunean oinarritutako elikagailuak. Gainera, gaur egun hedatuen dagoen elikatze-sistemaren, grabitatean oinarritutako disko birakariko hauts-elikagailua, material desberdinentzako kalibrazio-kurbak eskuratzeko metodologia proposatu da eta lorturiko emaitzak esperimentalki balioztatu dira. Kalibrazio-kurbak Inconel 718, AISI 316L eta Stellite 6 materialentzat kalkulatu dira, eta, lortutako emaitzetan oinarrituz, sistemaren portaera lineala dela ondorioztatu da. Bestalde, material desberdinen kalibrazio-kurbak definitzen dituen ekuazio bakarra zehaztu da; trinkotze-koefiziente deituriko parametroa erabili da horretarako.

Abstract 423 | PDF Downloads 380

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Laser bidezko ekarpena, hauts-elikagailuak, egonkortasuna, trinkotze-koefizientea.

Atala
Ale Arrunta