Isotopo egonkorrak elikadura eta mugikortasun ikerketetan: Erdi Aroko zenbait aztarnategiren kasuak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Gizakien hezur eta hortzetan neurtutako isotopo-erlazioak (87Sr/86Sr, δ13C, δ15N eta δ18O) antzinako gizakien elikadura eta mugikortasun-ereduak berreraikitzeko erabiltzen dira. Gizakien elikaduraren berri izateko, gizaki eta faunaren hezurretik lortutako kolagenoan karbono eta nitrogeno isotopoen analisiak egiten dira. Gainera, gizaki eta animalien mugikortasunari buruzko informazioa lortzeko, hezur eta hortzetan neurtutako estrontzio eta oxigenoen isotopo-erlazioak erabiltzen dira. Isotopo hauek duten aplikazioa ikusteko Erdi Aroko hiru aztarnategiren emaitzak deskribatuko dira, Momoitioko San Juan (Bizkaia), Tauste (Zaragoza) eta Las Gobasekoak (Trebiñuko Konderria), hain zuzen ere.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
isotopo-erlazioak, isotopo egonkorrak, elikadura, mugikortasuna, Erdi Aroa