Bizkaiko itsaspeko sumendiaren analisi geokimikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-05-2020
Garazi Fernandez-González Patricia Ruiz-Galende Imanol Torre-Fernández Julene Aramendia Gorka Arana Kepa Castro Juan Manuel Madariaga

Laburpena

Marteko iraganeko lurzoruan agerian utzitako ur-likidoaren aztarna geomorfologikoak noizbait izandako bizigarritasun-baldintzen berri ematen du, eta honek, bizitzari buruzko galderak egitera eramaten gaitu. Galdera hauek erantzuteko asmoarekin, 2020. urtean ESA-k eta NASA-k Martera ibilgailu robotiko bana bidaliko dituzte. Lortutako emaitzak ulertzeko eta interpretatzeko, garrantzitsua da lurreko arroka eta mineral analogoen ikerketak egitea. Ikerketa lan honetan, Armintza proposatu da kretazeo garaian gertatutako izaera alkalinodun itsaspeko sumendiaren ondoriozko azaleratzea Marteko analogo gisa. Laginen ikerketa geokimikoa egiteko, hurrengo Marteko misioetan erabiliko diren Raman eta Vis-NIR espektroskopia teknikak erabili dira. Espero zen bezala, konposatu nagusiak silikatoak (filosilikatoak) dira; hala ere, karbonatoak, sulfatoak eta oxidoak ere karakterizatu dira. Filosilikatoek garrantzi handia dute lehen mailako arroka magmatikoen meteorizazio-prozesuen adierazleak direlako eta ura beharrezkoa dutelako beren eraketarako. Gainera, filosilikatoak Marten aurkitu dira, bereziki oxia Planumen, ESA-ren Marteko ExoMars 2020 misioaren lurreratze-tokia baita Jezero kraterrean ere, NASA-ren Mars 2020 misioaren lurreratze-tokia.

Abstract 349 | PDF Downloads 318

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Armintza, Martetar analogoa, filosilikatoak, Raman, Vis-NIR

Atala
Ale Arrunta