Mikrouhinen bidezko beroketaren onurak koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-05-2020
Ainhoa Oliden-Sánchez Rebeca Sola-Llano

Laburpena

Teknologiak izan dituen aurrerapauso ikaragarriak direla eta, gero eta propietate konplexuagoak dituzten sistemak behar dira gaur egungo beharrak asetzeko, eta, maiz, ezaugarri horiek nekez lor daitezke ohiko materialekin. Arazo horri aurre egiteko, ezaugarri berri eta hobetuak erakusten dituzten material hibridoek indar handia hartu dute. Horren harian, molekula organiko fotoaktiboak barnean hartzen dituzten euskarri ez-organikoak interesgarriak dira, molekula organikoei zurruntasuna, babesa eta ordena eskaintzen dizkietelako, kromoforoen propietateak sendotuz. Lan honetan, berebiziko interesa duen eta infragorri hurbileko eremuan erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen material baten garapena deskribatzen da: MgAPO-5 material zeolitikoan kapsulatutako LDS 730 hemizianina, hain zuzen. Aplikazio teknologikoak gogoan izanda, propietate fotofisikoak eta estrukturalak aztertzeaz gain, sintesi-prozesua ere ikertu da, eta materiala bi beroketa-metodoren bidez lortu. Horrela, ohiko labearen eta mikrouhin-labearen bidezko sintesiak konparatu dira, eta azken honen abantailak goraipatu.

Abstract 305 | PDF Downloads 230

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Material hibrido fotoaktiboa, infragorri hurbileko igorpena, mikrouhinen bidezko sintesia.

Atala
Ale Arrunta