CO2-ak bultzatutako gizarte baterantz: landareetatik ikasten

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-05-2020
Uxua Huizi-Rayo Eider San Sebastian Javier Cepeda

Laburpena

Gaur egungo energia-beharra dela eta, energia-iturri fosilak agortu eta CO2- isuriak hazten ari dira. Horrek energia-iturri alternatiboekin bultzatutako gizartearen ideiari indarra ematen dio. CO2-emisioen papera klima-aldaketan aski ezaguna da. Horregatik, kutsatzaile horren birziklapenak energia-beharra eta klima-aldaketa erregula ditzakeela pentsatzen da. CO2 eraldatzeko prozesu bat baino gehiago badaude ere, gehienetan tenperatura eta boltaje oso altuak behar dira, erredukzio fotokatalitikoaren kasuan izan ezik. Horrek landareen fotosintesia simulatzen du, baina, prozesuari bere etekin guztia ateratzeko, fotokatalizatzaileak hobetu behar dira. MOFak metalak eta molekula organikoak koordinatuz osatutako material nanoporotsu mota bat dira, adsortzioaren bidez molekula txikiak harrapatu ditzaketen zulo edo kanalak dituztenak. MOFaren diseinu egokiarekin, metalak eta ligandoak ondo aukeraturik, material horiek CO2-aren erredukzio fotokatalitikoa burutzeko gai izan daitezke.

Abstract 474 | PDF Downloads 346

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

karbono dioxidoa, fotokatalisia, MOF

Atala
Ale Arrunta