XPO1en bidezko garraio nukleozitoplasmikoa: oinarrizko mekanismoak eta hurbilketa esperimentalak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Zelula eukariotoen nukleoa inguratzen duen mintzak zelularen bi konpartimentu nagusien (nukleoaren eta zitoplasmaren) arteko banaketa fisikoa ezartzen du. Bi konpartimentu horien arteko komunikazioa, etengabea izateaz gain, ezinbestekoa da zelularen homeostasia mantentzeko. komunikazio hori, nukleoaren mintzean zehar noranzko bietan izaten den molekula-mugikortasunak egikaritzen du. komunikazio horretan funtsezkoa den proteina bat dugu mintzagai honako artikuluan: XPO1 izeneko proteina, alegia. Nukleotik zitoplasmarako garraioan jarduten duen esportazio-hartzaile nagusia da XPO1, eta ehunka proteina eta zenbait RNA molekula esportatzen ditu. Artikulu honetan, garraio nukleozitoplasmikoaren mekanismo molekularrak deskribatzeaz gain, XPO1 esportazio-hartzailean zentratu gara, eta haren funtzioa aztertzeko erabili ohi diren hurbilketa esperimentalak jaso ditugu. Azken horien adibide gisa, berriki deskribatutako USP12/WDR20 konplexuaren kasua [1] aztertu dugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Garraio nukleozitoplasmikoa, XPO1, NES, WDR20, USP12