Bakailao-gibel olio fresko eta oxidatuaren urdail-hesteetako in vitro digestioa: BSA eta BHTren propietate antioxidatzaileen eta azken honetatik eratorritako metabolitoen azterketa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Ikerketa honen helburua da behi-seroalbumina proteinak (BSA) eta 2,6-di-tert-butil-hidroxitolueno (BHT, E-321 gehigarria) antioxidatzaile fenolikoak bakailao-gibel olio fresko eta oxidatuaren in vitro digestioan gertatutako oxidazio erreakzioetan duten efektua aztertzea. Halaber, kondizio horietan gerta daitekeen BHTren degradazioa eta hori hainbat metabolito bihurtzea ere aztertu zen. Lipidoen oxidazio-produktu sekundarioen izaera eta kantitatea zein BHTren pisu molekular baxuko metabolitoak aztertzeko erabilitako teknika hau izan zen: Fase Solidoko Mikroerauzketa eta ondoren Gas-Kromatografia/ Masa-Espektrometria (SPME-GC/MS). In vitro digestioaren ondoren jasotako digestatoen buru-gunean aurkitutako 90 konposatu lurrunkorren ugaritasunetan oinarrituz, BSAk eta BHTek efektu antioxidatzaile argia zutela ikusi zen: lehena izan zen bietan eraginkorrena lan honen kondizioetan, batik bat oxidatutako olioaren digestioan. Bestalde, oxidatutako olioaren digestioan zehar BHT modu nabarmenean degradatu zela ikusi zen. Horren ondorioz, 2,6-di-tert-butil-4-hidroxi-4-metil-2,5-ziklohexadien-1-ona (BHT-OH), 2,6-di-tert-butil-2,5-ziklohexadien-1,4-diona (BHT-Q) eta 3,5-di-tert-butil-4-hidroxi-benzaldehidoa (BHT-CHO) metabolito lurrunkor nagusien handitzea gertatu zen.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
antioxidatzaile fenolikoa, BHT, BSA, digestioa, oxidazio-konposatu lurrunkorrak, proteina.