HVAC sistemetan koroa-efektuaren agerpena detektatu eta aztertzeko metodologia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-01-2020
Ane Miren Larrea Agurtzane Etxegarai Manuel Antonio de la Hoz Javier Mazón Elvira Fernández

Laburpena

Airearen ionizazioa dela eta, tentsio altuko lineetan koroa-efektua sortzen da, eta, ondorioz, elektrizitate-galerak eta lineetan kalteak gertatzen dira. Hortaz, artikulu honen helburua koroa-efektua eta haren detekzioa aztertzea da korronte alternoko goi-tentsioko sistemetan. Ikerketa-metodologiak Jorgensen eta Pedersen-ek lortutako datu esperimentalak erabili ditu, eta kalkuluak Townsend-en teorian oinarrituta daude. COMSOL multiphysics softwarea erabili da eremu elektrikoaren kalkulurako, beharrezko parametroa baita koroa-efektuaren kalkuluan. Lortutako emaitzak MATLAB bidez aztertu dira. Behin metodologia egiaztatuta, presioa, tenperatura, geometria eta simulazio-inguruneak koroa-efektuan duten eragina aztertu dira.

Abstract 369 | PDF Downloads 313

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

koroa-efektua, ionizazioa, eremu elektrikoa, dentsitate erlatiboa, elementu finituak

Atala
Ale Arrunta