Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 01-05-2020
Celia Ruiz de Mendoza Ruiz de Arechavaleta Olga Peñagarikano Ahedo
Amaia Maite Erdozain Fernández

Laburpena

Autismoaren espektroaren nahastea jokabidean definitutako garapen neurologikoaren desoreka da. Bi sintoma dira haren bereizgarri nagusi: batetik, urritasun soziala; bestetik, mugimendu errepikakor eta murriztaileak. Autismoaren klinikaren heterogeneotasunagatik, eta etiologia eta fisiopatologia konplexuagatik, farmakoterapia zuzendu bat garatzea da gaur egungo erronka garrantzitsua. Erabiltzen den ohiko interbentzioa portaeraren terapia bada ere, autismo kasuen % 75ek tratamendu farmakologikoa jasotzen du asoziaturiko sintometarako, baina momentuz ez dago sintoma nagusietarako eraginkorra den farmakorik. Beraz, farmako berriak garatzeko ahalegin handia egiten ari da ikerketa biomedikoa, eta horien artean oxitozina dugu. oxitozina nerbio sistema zentralean neuromodulatzaile gisa jokatzen duen peptido bat da. Ikusi da garapen goiztiarrean mutazio genetikoengatik gertatutako oxitozina-sistemaren porrotak jokaera sozialean eragin dezakeela eta aktibitate eta plastikotasun sinaptikoan ere bai. testuinguru horretan, oxitozinak autismoaren tratamenduan izan dezakeen erabilgarritasuna eta arrakasta aztertzen ari dira. Batetik, autismoaren forma monogenikoetan oinarritutako zenbait animalia-ereduk oxitozina sisteman nolabaiteko alterazioak erakusten dituzte, eta horietan oxitozina emateak urritasun sozialaren hobekuntza eragiten du. Bestetik, gizakietan ere hainbat saio kliniko egiten ari dira oxitozinaren erabilgarritasun terapeutikoa aztertzeko. Baina kasu horretan, animalia-ereduetan ikusi denarekin konparaturik, lortutako emaitzak ezberdinak dira: ikerketa batzuetan kognizio sozialean hobekuntzak ikusi dira, baina beste batzuetan ez. Gizakien artean dagoen heterogeneotasuna dela eta, ez da oso harritzekoa hori. ondorioz, ikerketa gehiagoren beharra dago oxitozinak autismoan izan dezakeen erabilgarritasuna modu sendoago batean balioztatzeko eta baita tratamendu mota hau zein banakorentzat litzatekeen onuragarriena zehazteko ere.

Abstract 403 | PDF Downloads 251

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

oxitozina, autismoa, gabezia soziala, animalia-ikerketak, saio-klinikoak.

Atala
Ale Arrunta