Itsas ingurumenerako mikrokutsatzaile organiko hidrofobikoen presentzia eta eraginak aztertzeko estrategien taxutzea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-09-2020
Mireia Irazola Duñabeitia Oscar Posada Ureta Haizea Ziarrusta Intxaurtza Urtzi Izagirre Aramayona Leire Mijangos Treviño Maitane Olivares Zabalandicoechea Aresatz Usobiaga Epelde Ailette Prieto Sobrino Olatz Zuloaga Zubieta Iciar Martinez Galarza Kepa Castro Ortiz de Pinedo Nestor Etxebarria Loizate

Laburpena

Lan honetan, ingurumen analisirako metodologia planteamendu berri bat proposatu da. Horretarako, kimikariek eta biologoek baldintza kontrolatuetako esposizioa egiteko elkarlanean jardun genuen. Esperimentu honetan, muskuiluak eta lagin-biltze pasiboko tresnak hainbat mikrokutsatzaile hidrofoboren eraginpean jarri ziren. Batetik, kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren, lagin-biltze puntualen zein lagin-biltze pasiboen bitartez. Bestetik, muskuiluetan kutsatzaileen kontzentrazioak neurtu ziren. Biologoek, euren aldetik, muskuiluen azterketa histopatologikoa egin zuten. Azkenik, NMR-n oinarritutako metabolomika erabili zen muskuiluek kutsatzaileen aurrean ematen zuten erantzuna aztertzeko. Lau estrategien konbinazioarekin, kausa (kokteleko mikrokutsatzaileen kontzentrazioak eta muskuiluek metatutakoa) eta eragindako efektuak (histologia azterketetan behatutakoak) hobeto uler ditzakegu. kutsatzaileek eragiten dituzten aldaketak ulertzeko eta ondorioak azaltzeko metabolomika baliabide erabilgarria dela ondorioztatu genuen. kutsatzaileen koktelak errute goiztiarra eragin zien muskuiluei; izan ere, NMR metabolomika erabiliz, aldaketa metaboliko nabarienak errute-egunean ikusi ziren.

Abstract 373 | PDF Downloads 359

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ingurumen analisia, muskuilua, mikrokutsatzaile hidrofoboak, NMR metabolomika, GC-MS, histologia

Atala
Ale Berezia