Argia txiki egiten denean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Javier Aizpurua

Laburpena

Argiaren kontzeptuari buruzko perspektiba historiko laburra aurkezten da artikulu honetan, haren uhin-izaera azpimarratuz. Uhin-izaera honek materiaren eta argiaren arteko elkarrekintzaren zenbait ezaugarri finkatzen ditu teoria elektromagnetikoaren barruan. Horien artean, aipatzekoa da difrakzio-muga, mikrometro erdi baten azpitik argia lokalizatzea ahalbidetzen ez duena. Metalezko nanopartikulek haien elektroi eroaleen kitzikapenaren bitartez, gainazaleko karga-dentsitatearen uhinak (plasmoiak) sortzen dituzte, eta, horiei esker, argia difrakzio azpiko dimentsioetara eramatea lortzen da. Metalezko nanoegiturek argia harrapatzen eta igortzen duten nanoantena moduko portaera azaltzen dute, fotonika nanoeskalaren erresumara eramanez. Testuinguru honetan, nanoantena optikoen aplikazio teknologikoetako batzuk erakusten dira zenbait arlotan: besteak beste, nanoskopia optikoan, gainazalek handitutako espektroskopia molekularrean, terapia onkologikoan, energi metaketan, metamaterialetan, edota informazioaren teknologietan.

Abstract 285 | PDF Downloads 340

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Nanofotonika, Elektromagnetismoa, Optika, Plasmonika, Nanoantenak

Atala
Ale Arrunta