Teratokartzinometatik eratorritako zelula-lerro neuronalen (NT2N) transplantea: istripu zerebrobaskularra izandako gaixo kronikoentzako estrategia terapeutiko berria

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Amaia Isasti
Imanol Gonzalez-Burguera Leire Borrega Miquel Saumell Sergio Barrondo Joan Sallés Gontzal García de caño Maider López de Jésus

Laburpena

Gaur egun, istripu zerebrobaskularra (IZB) mundu osoan bigarren heriotza-kausa eta ezgaitasunen hirugarren eragilea da. IZB, garuneko zirkulazioaren bat-bateko asaldura da, non, neuronen galera baten ondorioz, aldi baterako edo betirako garunaren eskualde jakin baten funtzioa eraldatzen den. Hortaz, praktika klinikoan, prebentzioan lan egiteaz gain, ezinbestekoa da funtzio neurologikoen galeraren oinarrian dagoen neuronen heriotzaren kontra zuzendutako tratamendu eraginkorrak izatea. Tamalez, gaur egun erabiltzen diren estrategia terapeutikoen eraginkortasuna mugatua da, eta, kasu gehienetan, IZB izandako pazienteek ez dute bizi-kalitate egokia berreskuratzen. Artikulu honetan, gaixoen ezgaitasunaren arrazoia den neuronen galerari aurre egiteko zelula hauen ordezkapena itu duen terapia zelularra aurkezten da. Zehazki, Ntera2/D1 edo NT2 deituriko zelula-lerrotik eratorritako zelula neuronalen (NT2N) transplantean sakontzen dugu, IZB izandako gaixoetan estrategia berri bezala eskainiko lituzkeen abantailak eta gaur egun arte egindako entsegu pre-klinikoetan zein klinikoetan frogatutako segurtasuna eta eraginkortasuna aztertuz.

Abstract 275 | PDF Downloads 273

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Istripu zerebrobaskularra, Terapia zelularra, Ntera2/D1 zelulak, Zelula neuronalen transplantea

Atala
Ale Arrunta