Polilaktida plastifikatua elikagaien ontziratzerako: plastifikatzailearen pisu molekularraren eragina bolumen aske eta hesi-ezaugarrietan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Ainara Sangroniz Ana Chaos Javier del Río Marian Iriarte Agustin Etxeberria

Laburpena

Gaur egun plastikoen hondakinek sorrarazten duten arazoari aurre egiteko aukera bat polimero biodegradagarriak erabiltzea da. Horien artean polilaktidak interes handia piztu du, baina elikagaien ontziratzean erabilgarria izan dadin bere deformakortasuna hobetu behar da. Helburu horrekin lan honetan polilaktidari polietilenglikol (PEG) plastifikatzailea gehitu zaio. Zehazki pisu molekular desberdina daukaten hiru polietilenglikol erabili dira, eta pisu molekularrak propietate fisikoetan daukan eragina aztertu da. Plastifikatzailea gehitutakoan beira-trantsizio tenperatura jaitsi egiten da, bereziki pisu molekular altuena duen polietilenglikola gehitutakoan, eta kristalinitate-maila handiagoa egiten da. Bolumen askean aldaketak txikiak badira ere, plastifikatzaile kantitatea handitu ahala, bolumen askea nabarmen handiagoa egiten da. Hesi ezaugarriei dagokienez, oxigenoaren kasuan iragazkortasuna murriztu edo bere horretan mantentzen da; karbono dioxidoaren eta uraren kasuan, ordea, iragazkortasuna handitu egiten da plastifikatzaile kantitatearekin batera. Aipatzekoa da plastifikatzaile nahaste desberdinen artean pisu molekular baxueneko plastifikatzailea duen sistemak azaltzen dituela iragazkortasun balio altuenak. PEG 1500 eta PEG 4600 sistemen kasuan aldaketak ez dira hain nabariak, eta, pisu molekularraz gainera, beste faktore batzuek, hala nola beira-trantsizio tenperaturak, kristalinitate-mailak eta bolumen askeak, ere eragina daukate.

Abstract 179 | PDF Downloads 216

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

polilaktida, plastifikatzailea, hesi-ezaugarriak, ontziratzea

Atala
Ale Arrunta