Obesitateak minbizia izateko arriskua handitzen du... Zer mekanismo daude tartean?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Saioa Gómez Zorita Jenifer Trepiana Itziar Eseberri María Puy Portillo

Laburpena

Minbizia egungo osasun-arazo publiko garrantzitsuenetarikoa da; izan ere, tumoreen intzidentzia izugarri handitu da azken hamarkadetan. Beste faktore askoren artean, elikadura-patroiak nabarmen eragiten du minbiziaren garapenean; hala nola, obesitateak eta haren komorbilitateek. Hainbat minbizi mota garatzeko arriskua areagotzen dute, besteak beste gizon eta emakumezkoetan tiroide, hestegorri, gibel, behazun-besikula, kolon, giltzurrun eta mieloma anitzeko minbiziak, bular eta endometrioko minbiziak emakumezkoen kasuan eta prostatakoa gizonezkoenean. Azken urteetan nahiko ikertu da obesitatea-minbizia harremanean, baina oraindik ez dira ondorio garbiak lortu erlazio hori ezartzen duten mekanismo-multzoei dagokienez. Minbiziaren eta obesitatearen arteko asoziazioari laguntzen dioten mekanismoak aldaketa hormonalekin erlazionaturikoak izaten dira, besteak beste intsulina, intsulinaren antzekoa den 1 hazkuntza hormona (IGF-1) edo sexu-esteroideak. Hormonak ez ezik, adipokinek (leptina eta adiponektina) eta hanturak ere parte hartzen dute minbiziaren garapenean. Era berean, obesitatea eta minbizia pairatzen duten pazienteek metastasi-arrisku handiagoa dute, eta ondorioz, biziraupen-ratio baxuagoa. Ikerketa pre-klinikoetan ikusi ahal izan denez, obesitateak metastasia bultzatzen du melanoma eta birika-minbizi ereduetan. Obesitateak paziente onkologikoen hilkortasun-tasa altuarekin duen lotura ikusita, ezinbestekotzat jotzen da minbizia duten pazienteetan, elikadura-patroi osasuntsuarekin eta jarduera fisikoarekin batera, obesitatea eta sindrome metabolikoa tratatzeko farmakoen erabilera; besteak beste, metformina, tiazolidinedionak eta estatinak erabili ohi dira. Amaitzeko, aipatzekoa da ikerlan gehiagoren beharra dagoela parte hartzen duten mekanismoak ondo ulertu ahal izateko, eta are gehiago, etorkizunean minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako baliagarriak izan litezkeen bio-markatzaileak aurkitzeko.

Abstract 491 | PDF Downloads 425

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Obesitatea, minbizia, hantura, adipokinak, hormonak, intsulina

Atala
Ale Arrunta