Eguzkitako kremen ekotoxizitatea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-01-2021
Ane Irakulis Arza Laura Saenz del Burgo Martinez

Laburpena

Koralezko uharriak ur azpiko ekosistemarik dibertsoenetarikoak dira, ingurumeneko aldaketa txikiekiko sentikorrak direnak. Hala, urteetan zehar gizakiek eragindako mehatxu lokal zein mundu-mailakoek koralen heriotza eragin dute eta, horrekin batera, biodibertsitatearen murrizketa. Mehatxu lokalen artean, eguzkitako kremak daude, haien konposatua den oxibentzona barne. Iragazki organiko hori, azalaren babeserako ez ezik, azalaren eta ilearen zaintze-produktuetan, kosmetikarako eta perfumeen konposaketarako ere erabili izan da. Itsasoan sartzean, krema bertan murgildu, eta koraletan metatzen da, haien zuritzea eta ondoriozko heriotza eraginez. Konposatu horren eragin toxikoak azterturik, ekosistemaren babeserako alternatibak bilatu beharko dira, zink oxidoaren, titanio dioxidoaren eta horien gisako iragazki mineralen ezaugarriak baloratuz.

Abstract 317 | PDF Downloads 208

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ekotoxizitatea, koralezko uharriak, oxibentzona, titanio dioxidoa, zink oxidoa.

Atala
Ale Arrunta