Txirbil-harroketan erabilitako ebaketa-jariakinaren eragina laser bidezko prozesu gehigarrian konformaziorako trokelen konponketaren kasuan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 29-10-2020
Jon Iñaki Arrizubieta
Magdalena Cortina
Marta Ostolaza
Aitzol Lamikiz
Eneko Ukar

Laburpena

Fabrikazio-prozesu gehigarri eta kengarrien arteko konbinaketa oso erabilgarria da geometria konplexuko eta balio-erantsi altuko piezen konponketarako. Prozesuak bateratzeko aukera onena haiek makina bakarrean barneratzea da. Alabaina, bateratze horretan erronka anitz agertzen dira, besteak beste, mekanizazio-prozesuan erabiltzen diren ebaketa-jariakinek jarraiko gehitze-prozesuan izan dezaketen eraginaren ezjakintasunaren ondorioz. Egoera horren aurrean, berotako trokelgintzan ohikoa den AISI H13aren kasurako ebaketa-jariakinarekin kutsaturiko gainazalean laser bidez materiala eranstean ager daitezkeen akatsen azterketa gauzatu da. Olio-maila anitzekin egin dira saiakuntzak, eta gainazal garbian egindako erreferentziazko saiakuntzarekin alderatu dira lorturiko emaitzak. Aldaera morfologikoak nabaritzeaz gain, % 100 olio-kontzentrazioko ebaketa-jariakina erabiltzen den kasuan erantsitako materiala arrakalatu egiten dela ikusi da, eta egoera horretan fabrikaturiko piezak baliogabetu egiten dira. Hortaz, beharrezkoa dela ikusi da AISI H13aren kasuan gehitze-prozesuaren aurretik gainazalean egon daitezkeen ebaketa-jariakinen garbiketa.

Abstract 235 | PDF Downloads 264

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

laser bidezko ekarpena, fabrikazio hibridoa, konformazioko trokelak, ebaketa-jariakina, arrakalak

Atala
Ale Arrunta